Materiala Salgai

Debasket saskibaloi klubeko materiala salgai gure web orriko dendan

slide-image

Izan zaitez bazkide

Debasketeko bazkide izatea oso erraza da, bazkide eskuorria bete behar da bakarrik. Urteko kuota 10 eurokoa bakarrik da. Anima zaitez!

slide-image

Anima zaitez

2021-2022 denboraldian saskibaloian jokatzeko inskripzioak abian dira. Anima zaitez eta jolastu gurekin.

slide-image

Jardunaldi makurra izan zen azkenekoa Debasket-eko talde guztiek galdu baitzuten. Hasteko, Electricidad Perosanz senior taldeak ezin izan zuen Donostia Askatuak taldearen aurka 60 – 51 etxetik kanpo. Partidu zaila izan zen hasieratik donostiarrek intentsitate haundia jarri baitzuten baina atsedenaldirako buelta eman eta 5 puntuko abantailarekin joan ziren debarrak.  Hala ere, hirugarren laurdenean defentsa gogorra eta…

Read More
Aldalur(e)ko Gaizka 0 2023-03-29 8 Views

Pasa den jardunaldian, Electricidad Perosanz Debasket senior taldeak garaipen bikaina lortu zuen etxean Mondragon Unibertsitatea B taldearen aurka 72 – 54. Hezetasunaren eraginez, zorua oso labaina zegoen kantxan eta erabat baldintzatu zuen partidua horrek. Hala ere, merezitako garaipena izan zen etxekoentzat defentsan oinarritua. Atsedenaldira 41 – 31 aurretik joan ziren eta Sergi jokalariaren hirukoei esker…

Read More
Aldalur(e)ko Gaizka 0 2023-03-14 3 Views

Aurreko asteburuan, Zalburdi Debasket seniorrek erraz galdu zuten Modelos Modelberri elgoibartarren aurka etxetik kanpo (78-31). Lehenengo zatian 12 – 0 hasi zen partidua eta ordutik aurrera, atzetik joan ziren debarrak norgehiagoka osoan. Ez zuten buelta emateko indarrik izan eta garbi irabazi zuten elgoibartarrek errebotearen eta kontraerasoetan oinarrituz garaipena. Albizu Harategia Debasket neskek ere ez zuten…

Read More
Aldalur(e)ko Gaizka 0 2023-03-08 8 Views

Aurreko asteburuko partiduan Berkoa Debasket infantilek irabazi egin zuten Mondragon Unibertsitatea taldearen aurka etxetik kanpo nahiko erraztasunez (28 – 45). Lehen zatian hamar puntutik gorako aldea hartu bazuten ere, atsedenaldetik bueltan deskonexio txiki baten erruz gauzak estutu egin ziren 12 – 4 partzialarekin. Hala ere, berriz aurrea hartu eta gailentzea lortu zuten, batez ere errebotean…

Read More
Aldalur(e)ko Gaizka 0 2023-02-15 4 Views

Aurreko asteburuko partiduan, Electricidad Perosanz Debasket taldeak lehen faseari amaiera bikaina eman zion DKS Donostiako taldeari 56 – 67 irabazita etxetik kanpo. Lehen laurdenean aurretik jarri ziren donostiarrak, baina atsedenaldirako hortzak estutu eta buelta eman zion markagailuari Debasketek. Hirugarren laurdenean hamar bat puntuko abantaila hartu zuten debarrek eta bukaera arte estualdi haundirik gabe eutsi zioten…

Read More
Aldalur(e)ko Gaizka 0 2023-01-31 6 Views

Aurreko asteburuko etxeko partiduan, Zalburdi Debasket senior taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen erabat merezita 49 – 43 markagailuarekin Astigarragako Mundarro B taldearen aurka. Partidu oso estua izan zen hasieratik eta lehen laurdenean abantailatxoa lortu bazuten ere debarrek, segituan kanpotarrek partiduari buelta eman zioten. Atsedenalditik bueltatu eta segituan, sei puntu inguruko abantailarekin jarri ziren. Debasketek,…

Read More
Aldalur(e)ko Gaizka 0 2023-01-25 14 Views

Aurreko asteburuko partiduan, Electricidad Perosanz taldeak garaipena lortu zuen AZ Casa de la Rioja Donostiko taldearen aurka 67 – 72 markagailuarekin. Hasieran oso ondo hasi ziren debarrak, baina askotan joku zikina erabiliz, segituan gogortu zuten partidua donostiarrek eta norgehiagoka parekatzea lortu zuten atsedenaldirako. Debasketeko jokalari batzuk partidutik ateratzea lortu zuten eta partidua oso estu joan…

Read More
Aldalur(e)ko Gaizka 0 2023-01-17 15 Views

Aurreko asteburuko jardunaldian, Electricidad Perosanz taldeak garaipen estua lortu zuen etxean Hernani K.E taldearen aurka 68 – 62 markagailuaz bukatua. Denboraldi bikaina ari dira osatzen debarrak eta sailkapenean oso goian jarraitzen dute hirugarren postuan bigarrenaren garaipen eta porrot berberekin. Atsedenaldira abantaila txiki batekin heldu ziren 33 – 28, baina defentsa gogorra eginez hamar puntu ingurura…

Read More
Aldalur(e)ko Gaizka 0 2022-12-19 14 Views

Aurreko asteburuan, seigarren garaipena segidan lortu zuen Electricidad Perosanz taldeak Mondragon Unibertsitatea A taldearen aurka 68 – 50 markagailuarekin. Nagusi izan ziren debarrak partidu osoan norgehiagoka oso serioa burututa. Jada atsedenaldirako 28 – 12 aurretik jarri ziren eta bikain eutsi zioten aldeari partidu amaiera arte. Mondragon-ek arazo haundiak izan zituen saskiraketak lortzeko, batez ere Debasket-en…

Read More
Aldalur(e)ko Gaizka 0 2022-11-30 7 Views

Aurreko asteburuko partiduan, Electricidad Perosanz Debasket taldeak bolada onari jarraipena eman zion etxean DKS Donostiako taldearen aurka, jipoi galanta emanez gainera 85 – 47. Hasiera hasieratik hartu zuten aurrea debarrek eta atsedenaldirako abantaila polita zeukaten 37 – 21. Hirugarren laurdenean pixka bat hurreratu zen DKS, baina denbora gutxian partidua haustea lortu zuen Debasket-ek hirukoen bitartez….

Read More
Aldalur(e)ko Gaizka 0 2022-11-22 6 Views