Berkoa eta Urkunde Debasket taldeak garaile, besteek gutxigatik galdu

  • 2023-02-15
  • Aldalur(e)ko Gaizka
  • Berriak
  • 0
  • 5 Views

Aurreko asteburuko partiduan Berkoa Debasket infantilek irabazi egin zuten Mondragon Unibertsitatea taldearen aurka etxetik kanpo nahiko erraztasunez (28 – 45). Lehen zatian hamar puntutik gorako aldea hartu bazuten ere, atsedenaldetik bueltan deskonexio txiki baten erruz gauzak estutu egin ziren 12 – 4 partzialarekin. Hala ere, berriz aurrea hartu eta gailentzea lortu zuten, batez ere errebotean egindako lanarengatik. Urkunde Debasket kadete taldeak ere irabazi egin zuen estu 52 – 51 markagailuarekin Hondarribiako taldearen aurka eta deskantsura atzetik joan baziren ere (22 – 26), kontzentrazioa hobetuz eta defentsa estutuz irabazi egin zuten bi tiro libre garratzitsuren ondorioz.

Electricidad Perosanz Debasket taldeak, berriz, ez zuen zori bera izan CD Erroibide Irun taldearen aurka etxetik kanpo 69 – 68 markagailuarekin. Aurkari zuzena zen bigarren fasea garaipenarekin hasteko eta partidu osoan hamar puntuko aldea izan zuen Debasketek. Nahiko kontrolpean zuten partidua debarrek 1:20 faltan 61 – 67 zelarik markagailua. Bukaeran, ordea, estutu egin zuten etxekoek eta hiruko saskiratze baten bidez aurretik jarri ziren lau segundu falta zirelarik. Huts egin zuten hurrengo erasoan debarrek eta hortxe bukatu zen partida. Zorte hobea izatea espero dute hurrengo ostiraleko etxeko partidan.

Zalburdi Debasket taldeak ere nahiko estu galdu zuen Bergarako taldearen aurka 52 – 46 etxetik kanpo. Partidu osoan ez zen alderik izan eta defentsa gogorrak izan ziren bi taldeen aldetik, baina azkenengo minutuetan egindako huts batzuen ondorioz, bergararrek alde txiki bat lortu eta partidua irabaztea lortu zuten. Pena izan zen bigarren garaipena lortzeko aukera galdu izana.

Azkenik, Albizu Harategia Debasket taldeak ere porrot egin zuen 24 – 45 markagailuarekin Astigarragako taldearen aurka, batez ere eraso eskasa eta defentsa desordenaturaren erruz.

Share: