Helburuak

Herrian beste talde kirol bat egotea

Hau da Debasket Saskibaloi Kluba sortzeko arrazoi nagusiena. Herrian orain arte Amaikak Bat K.E-ak eskeintzen zuen talde kirol bakarra, futbola. Ikusten genuen arazoa zen herritik jende asko joaten zela ondoko herrietara beste kirol batzuk egitera. Adibidez Elgoibarrera joaten zirenak zeuden eskubaloian jokatzera, edo eta Zumaira edo Mutrikura arrauna egitera. Elgoibarko saskibaloi taldean 3 Debasr zeuden eta Mutrikukoan 1, hau ikusita eta hasierak zailak izaten direnez, saskibaloiaren aldeko apustua egin genuen.

Edonork aukera izatea jolasteko

Klubaren beste helburutako bat jokatzea nahi duen edonork aukera izatea da. Adibide garbienetako bat lehendabiziko urteko kadete mailako taldea da. Bertan infantilak zeuden eta taldea mixtoa zen. Egia da gehiengoa mutilez osatuta zegoela baina taldean bazeuden bi neska ere. Gipuzkoa mailan talde bakarra zen horrela jokatzen zuena.
Klubean edonork parte hartzeko beste aukera bat da klubean "lana" egitea da. Urtean zehar dauden betebehar asko jokalariek egiten dituzte, horrela kluba indartzen da eta jokalariek jokatzeko aukera dute.

Kalitatezko zerbitzu bat eskeintzea

Gaur egun lantzen ari garen esparru bat kalitatezko zerbitzu bat eskeintzea da. Horretarako atal ezberdinak lantzen ditugu. Adibidez hasieratik mahaiko epaileak formatu ditugu. Deban normalean lan hau jokalariek egiten dute, eta inguruan herri bakarretakoa izaten da Deba markagailu nagusia eta akta eramateko bi pertsona egoten direnak.
Lantzen ari garen beste arlo bat entrenatzaileen titulazioa da. Gaur egun klubean entrenatzaile lanak burutzen dituzten %80ak edo gehiago formakuntza bat egina dauka. Honek esan nahi du gutxienez maila hori zuzentzeko ikasketa batzuk eginak dituela.

Euskara bultzatzea

Dakigunon artean euskara erabiltzen saiatzen gara baita ere euskararen inguruan sortzen diren ekintzetan parte hartzen. Irudian ikus daiteke Debasket Korrikan parte hartzen.