Bikain Electricidad Perosanz, beste taldeak ezinean

  • 2022-11-08
  • Aldalur(e)ko Gaizka
  • Berriak
  • 0
  • 14 Views

Aurreko asteburuan, Electricidad Perosanz Debasket taldeak garaipen bikaina lortu zuen Donostian Easo Basket taldearen aurka. Garaipen argia izan zen 40 – 81 markagailuarekin eta bolada onari jarraipena eman zioten laugarren garaipena segidan lortuta. Lehenengo laurdena parekatua izan zen, baina atsedenaldirako abantaila polita lortu zuten debarrek 27 – 34 markagailua utziz. Hirugarren laudenean, ordea, erabat hautsi zen norgehiagoka debarren alde 7 – 23 partzialarekin eta abantaila hori arazorik gabe mantentzea lortu zuten.

Zalburdi Debasket taldeak ez zuen zorte bera izan Diego Valor Barbershop Bergarako taldearen aurka eta 34 – 55 galdu zuten. Hiru laurdenetan partidua oso estua izan zen eta markagailua baxua izan zen jaurtiketa hutsegiteen eta defentsa gogorren erruz. Hala ere, azkeneko laurdenean bergararrek hiruko batzuk sartu eta partidua erabakita utzi zuten. Porrot gogorra izan zen azkenean hogei puntugatik izan zelako, baina debarrek partidu gehienean zehar aurpegia eman zuten.

Azkenik, albiste txarrak gazteen kategorietan, hiru taldeek galdu baitzuten: Albizu Harategia neska kadeteek 67 – 7 galdu zuten Goierriren aurka, Urkunde mutil kadeteek 59 – 12 Antigua Luberriren aurka eta infantilek 17 – 67 CD Internacional-en aurka.

Share: