Electricidad Perosanz eta Berkoa Debasket-en garaipenak

  • 2023-03-14
  • Aldalur(e)ko Gaizka
  • Berriak
  • 0
  • 4 Views

Pasa den jardunaldian, Electricidad Perosanz Debasket senior taldeak garaipen bikaina lortu zuen etxean Mondragon Unibertsitatea B taldearen aurka 72 – 54. Hezetasunaren eraginez, zorua oso labaina zegoen kantxan eta erabat baldintzatu zuen partidua horrek. Hala ere, merezitako garaipena izan zen etxekoentzat defentsan oinarritua. Atsedenaldira 41 – 31 aurretik joan ziren eta Sergi jokalariaren hirukoei esker (7 guztira) markagailuan laster ihes egin zuten. Garaipen oso garrantzitsua igoerako fase honetan.

Berkoa Debasket infantilek ere erraz irabazi zuten beren partidua 49 – 32 Oiarso S.K.T taldearen aurka. Lehen bi laurdenetan lortu zuten aldea eta hirugarrenean pixka bat sufritu arren, bukaeran lasai irabazi zuten. Defentsan eta kontraeraso zehatzetan oinarritu zen garaipena eta alde haundiaz irabazi zutenez, berdinketa kasuan sailkapenean aurre hartuko dio talde honi.

Zalburdi Debasket senior taldeak, ordea, galdu egin zuen etxean Arri BKL Gaztelu Beasaingo taldearen aurka 38 – 59. Atsedenaldi aurretik eutsi egin zioten partiduari etxekoek, baina bueltan beste martxa bat jarri zuten kanpokoek eta alde haundiz irabaztea lortu zuten. Urkunde Debasket taldeak ere ezin izan zuen bere partidua irabazi 72 – 57 Legazpiko Andraitz taldearen aurka etxetik kanpo. Porrotaren errua legazpiarren defentsa zonalean egon zen ezin izan baitzuten debarren momentu batean ere hautsi.

Azkenik, Albizu Harategia Debasket neska kadeteek ere porrot garbia izan zuten Aldapeta Ikastetxearen aurka 60 – 11 markagailuarekin.

Share: