Electricidad Perosanz gora begira

  • 2022-11-30
  • Aldalur(e)ko Gaizka
  • Berriak
  • 0
  • 8 Views

Aurreko asteburuan, seigarren garaipena segidan lortu zuen Electricidad Perosanz taldeak Mondragon Unibertsitatea A taldearen aurka 68 – 50 markagailuarekin. Nagusi izan ziren debarrak partidu osoan norgehiagoka oso serioa burututa. Jada atsedenaldirako 28 – 12 aurretik jarri ziren eta bikain eutsi zioten aldeari partidu amaiera arte. Mondragon-ek arazo haundiak izan zituen saskiraketak lortzeko, batez ere Debasket-en defentsa gogorraren eraginez eta ez zuten zailtasunetan jarri momentu batean ere debarren garaipena. Goraipatu beharra dago Sergi Debasket-eko jokalariaren partidua, erabat hautsi baitzuen partidua hiruko garrantzitsu batzuekin. Hurrengo partidua oso garrantzitsua izango da Debasket-entzat gora begira jarraitzeko, Goierri liderraren aurka jokatuko dutelako igandean 18:00tan.

Bestalde, ezin izan zuten garaipenik lortu debar gazteek. Urkunde Debasket mutil kadeteak egon ziren gertuen garaipena lortzeko Antigua Luberri-ren aurka oso partidu estuan 46 – 49. Aldiz, Albizu Harategia neska kadeteek eta infantilek nahiko erraz galdu zituzten beren partiduak Goierriren eta Easoren aurka hurrenez hurren.

Share: