Jardunaldi eskasa Debasketeko taldeentzat

  • 2023-03-08
  • Aldalur(e)ko Gaizka
  • Berriak
  • 0
  • 9 Views

Aurreko asteburuan, Zalburdi Debasket seniorrek erraz galdu zuten Modelos Modelberri elgoibartarren aurka etxetik kanpo (78-31). Lehenengo zatian 12 – 0 hasi zen partidua eta ordutik aurrera, atzetik joan ziren debarrak norgehiagoka osoan. Ez zuten buelta emateko indarrik izan eta garbi irabazi zuten elgoibartarrek errebotearen eta kontraerasoetan oinarrituz garaipena.

Albizu Harategia Debasket neskek ere ez zuten suerte handirik izan etxean jokatutako partidan BKL Algortaren aurka,  30 – 44 markagailuaz bukatu baitzen. Hasieran, oso erlaxatuta eta defentsarik gabe hasi ziren debarrak eta segituan beasaindarrak aurretik jarri ziren 8 – 17. Atsedenaldirako estutu egin zen partidua, baina hirugarren laurdenean hautsi egin zuten berdintasuna beasaindarrek eraso on batzuen ondorioz. Aipatzekoa Garcia debarrak egindako erakustaldia 26 punturekin, partidua irabazteko alferrikakoak izan baziren ere.

Urkunde Debasketek ere galdu egin zuen etxetik kanpoko partidua Antigua Luberri donostiarren aurka. Oraingoan, ordea, oso gutxigatik izan zen 48 – 47 markagailuarekin. Lehenengo zatian, defentsa on baten ondorioz, aurretik joan ziren atsedenaldira (22 – 26) eta hirugarren laurdenean mantundu zuten abantaila. Amaieran, ordea, kontzentrazioa pixka bat galdu eta arrazoi asko gabe galdu egin zuten.

Bukatzeko, aipatu beharra dago Berkoa Debasketen porrota 48 – 27 markagailuaz Aldapeta donostiarren aurka etxetik kanpo. Porrot honekin, Debasket talde guztiek galdu zuten beren partidua jardunaldi honetan. Electricidad Perosanz taldeak, berriz, atsedena eduki zuen.

Share: