NESKA KADETEEN DENBORALDIKO LEHEN PARTIDUA

  • 2022-10-12
  • Aldalur(e)ko Gaizka
  • Berriak
  • 0
  • 26 Views

Aurtengo denboraldian, kadete nesken taldea sortzea lortu du Debasket-ek eta albiste bikainak dira hauek, azkeneko urteetan zaila izan baita neskak saskibaloan jokatzera animatzea Deban. Ofizialki Albizu Harategia Debasket izena du taldeak eta asteburu honetan jokatu du denboraldiko lehen partidua U.Z. Baleike – Andraitz Legazpiko taldearen aurka. Porrot mingarria jaso zuten debarrek 16-95 markagailuarekin, baina emaitza gutxienekoa zen, neska askoren lehen partidua baitzen lehiaketa ofizialetan. Esan beharra dago Debasket sortu zenean orain dela bost bat urte, kadeteetan talde mistoa sortu zela eta lehenego partiduan 9 puntu bakarrik sartu zituztela. Hala ere, talde horrek denboraldian partiduak irabazi zituen eta hau ispilu hartuta, aurtengo kadete nesken taldea ere hobetzen joango da pixkanaka. Seguru denboraldian zehar garaipenak ospatzeko moduan izango direla.

Beste alde batetik, Zalburdi Debasket hirugarren mailako senior taldeak denboraldiko lehen partidua jokatu zuen Astigarragako Mundarro B taldearen aurka eta porrotarekin bueltatu ziren etxera 46-41 markagailuarekin. Neurketa oso estua izan zen ordea eta debarrek irabazteko aukerak izan zituzten azken laurdenean pare bat hiruko sartu izan balira. Porrotaren arrazoi nagusia lehen laurden kaskarra izan zen, defentsan oso gaizki ibili baitzen Zalburdi Debasket.

Bukatzeko, aipatu nahiko nuke infantilen taldeak galdu egin zuela asteburuan Antigua Luberri K.E Donostiako taldearen aurka 41-20 markagailuarekin.

Share: