Zalburdi Debasket eta Berkoa Debasket-en lehen garaipenak

  • 2023-01-25
  • Aldalur(e)ko Gaizka
  • Berriak
  • 0
  • 15 Views

Aurreko asteburuko etxeko partiduan, Zalburdi Debasket senior taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen erabat merezita 49 – 43 markagailuarekin Astigarragako Mundarro B taldearen aurka. Partidu oso estua izan zen hasieratik eta lehen laurdenean abantailatxoa lortu bazuten ere debarrek, segituan kanpotarrek partiduari buelta eman zioten. Atsedenalditik bueltatu eta segituan, sei puntu inguruko abantailarekin jarri ziren. Debasketek, ordea, defentsa asko gogortuz eta saskiratze garrantzitsu batzuekin, aurre hartu zuten eta amaieran puntu gutxiko abantailatxoa eustea lortu zuten.

Berkoa Debasket infantilak ere garaile izan ziren etxean Dikar-BKE-Handi Bergarako taldearen aurka 40 – 34 markagailuarekin eta hauek ere, denboraldiko lehen garaipena lortu zuten azkenean. Partiduko giltza debarrek egindako defentsa gogorrean oinarritu zen eta bigarren laurdenean hautsi zuten partidua abantaila ona lortuz eta bukaera arte eutsiz.

Electricidad Perosanz Debasket taldeak ere beste garaipen bat lortu zuen Easo Basket Donostiako taldearen aurka 91 – 61 markagailuarekin. Atsedenaldi arte parekatua izan zen partidua, baina debarrak azkenean saskiratze askorekin eta kontraerasoekin hautsi egin zuten lehia eta  alde haundiarekin irabaztea lortu zuten .

Bukatzeko, Albizu Harategia Debasket nesken taldeak galdu egin zuen Eibarren aurka 25 – 17, partidu nahiko ona jokatu zuten arren aurreko partiduetako sentsazioak hobetuz. Urkunde Debasketek ere galdu egin zuen 63 – 40 Oiarso taldearen aurka.

Share: