Electricidad Perosanz-en garaipena

  • 2021-09-05
  • debasket.eus-admin
  • Berriak
  • 0
  • 120 Views

Electricidad Perosanz-ek aurredenboraldiko lehendabiziko partida jokatu zuen larunbatean. Partidua Zarautzen aurka izan zen eta Zarautzeko Antoniano ikastetxean jokatu zen. Aurtengo denboraldian Zarautz bigarren mailan arituko da, baina partiduan ikusi zen bezala talde polita dauka. Partidu osoa berdinduta joan zen, hala ere bukaeran Electricidad Perosanz Debasket izan zen nagusi 52-57. Talde osoak itxura ona eman zuen.

Hemendik aurrera zorte ona opa diogu Zarautzeko taldeari!

Share:

Utzi erantzuna