Electricidad Perosanz-en lehen garaipena

Orain dela bi astebukaera iritsi zen Electricidad Perosanz Debasket-en lehen garaipena. Tolosako Take taldearen kontra izan zen. Izerdi ugari bota zuten jokalariek baina azkenean irabaztea lortu zuten. Denboraldi osoan zehar hainbat desgrazi jasan behar izan dute, batik bat lesioak izan dira baina badirudi bueltan dela hainbeste poz ekarri digun taldea. Zaila dirudi kategoria mantentzea baina zaila denak ez du ezinezkoa denik esan nahi. Horretarako lanean diardute bai entrenatzaile eta baita jokalariak ere. Urte osoan zehar egin duten lanak fruituak emateari ekin dio eta astebukaera honetan ere hortxe hortxe izan dute garaipena. Azkenean galdu egin zuten baina bukaerarte partiduan egon ziren. Taldea lehiatzen ari da eta hori da garrantzitsuena.

Electricidad Perosanz-en beste aldean Zalburdi Debasket dugu. Zalburdik azken bi partiduak galdu egin ditu, Eibartarren aurkakoa irabazteko aukera izan zuten, baina larunbatean Andoainen jokatu zen partidura, hobe zuten joan ez baziren. Berriz egurra jaso zuten. Egin da jende gazte asko dutela, lesioak izaten ari direla baina talde guztiek izaten dituzte arazoak. Talde honek espabilatu beharra dauka bestela jai dauka.

Azkenik azken astebukaera honetan infantilen partiduak itzuli dira. Urkunde Debasket taldea partaidetza mailan ari da jolasten baina lehendabiziko faseko talde onenekin ari da lehiatzen bigarren fasea. Astebukaeran galdu egin zuten baina behintzat lehiatzen ari dira.

Share:

Utzi erantzuna