Electricidad Perosanzen 3. porrota

  • 2021-10-03
  • debasket.eus-admin
  • Berriak
  • 0
  • 124 Views

Atzo, larunbata, saskibaloia kiroldegira itzuli zen. Arratsaldeko 6etan Electricidad Perosanz Debasket eta STL Azkune taldeen arteko partidua jokatu zen. Debakoek, aurreko partiduak kontuan hartuta, itxura ona eman zuten baina ezin izan zuten garaipena lortu. Partida 58-80 emaitzarekin bukatu bazen ere 3.laurdeneko momentu baten berdinduta egon ziren.

Arlo fisikoak huts egin zuenean bukatu zen partida. Electricidad Perosanz Debasket taldea zorte txar asko edukitzen ari da, aurreko batean Ander Urkiri lesionatu bazen, ostiralean Asier Varela izan zen entrenamenduko azken momentuan lesionatu zena. Baja hauez gain atzoko partiduan Julen Altzibar ere falta izan zen.

Lelengo bi partidetan ez bezala, atzokoan lehiatu egin zen, beraz taldea urte hasierari buelta ematen hasi dela dirudi.

Zalburdi Debasket-ek ere galdu

Atzo Zalburdi Debasketek denboraldiko lehen lagunartekoa jokatu zuen Eibarren. Partidua ez zen batere ona izan eta talde honek ere lan dexente egin beharko du liga hasten denean garaipenak lortzeko. Lana dute aurretik, baita gogoa ere.

 

AUPA DEBASKET

Share:

Utzi erantzuna