Emaitza gazi gozoak astebukaeran

  • 2021-10-24
  • debasket.eus-admin
  • Berriak
  • 0
  • 112 Views

Astebukaeran 3 taldeek eduki dituzte partidak. Electricidad Perosanz eta Zalburdi Debasketek galdu egin dute eta aldiz Urkunde Debasketek irabazi.

Ostiral arratsaldean jokatu zuen Electricidad Perosanz Debasket taldeak bere partidua. Jendea gogotsu gerturatu zen kiroldegira baina partidua kaxkarra izan zen Debakoen intereserako. Hasieratik nagusi izan zen Atletico San Sebastian taldea eta partidu bukaerak 30-67ko emaitza erakusten zuen donostiko taldearen alde. Hala ere goraipatu egin behar da Debarrek erakutsi zuten adorea, partidu osoa 6 jokalariekin jokatu zuten eta Julen Altzibar bakarrik zegoen pibot postuan. Talde hau lesio asko izaten ari da eta dinamika txarrean sartuta dago baina ea laster ematen diguten poztasunen bat.

3.mailako Zalburdi Debasket taldeak ere partidu kaxkarra jokatu zuen Zurrut taldearen aurka. Partidua larunbat arratsaldean izan zen eta bukaerako emaitza 44-68koa izan zen. Partidu honetan ere aurkaria hasieratik urrundu zen. Taldea gaztea da Zalburdi Debasketekoa, denboraldia aurrerantz doan heinean joku hobea lortzen joango dela garbi dago.

Azkenik Urkunde Debasket taldea dugu, astebukaerako poztasuna. Urkunde Debasket taldeak bere bigarren garaipena lortu zuen Eibartarren aurka. Partiduaren emaitza 10-45 izan zen.

Klubak eskerrak eman nahi dizkio Debako kiroldegira gerturatu ziren zaletu guztiei, ea hurrengo jardunalditan emaitza hobeak lortzen ditugun.

 

AUPA DEBASKET!

Share:

Utzi erantzuna