Emozioa nagusi Deban

  • 2021-11-28
  • debasket.eus-admin
  • Berriak
  • 0
  • 73 Views

Emaitza kaxkarrak, baina emozio handia Debako kiroldegian. Larunbat arratsaldean bi partidu jokatu ziren Deban, senior kategoriako bi taldeenak hain zuzen. Lehendabiziko partidua Zalburdi Debasket taldeak jokatu zuen, Elgoibarko Modelos Modelberri taldearen aurka. Partidu polita izan zen, Elgoibarko taldean jokatzen ibili ziren jokalari batzuk Deban ibilitako jokalariak bai ziren. Kantxan Elgoibarko taldea nagusi izan zen, baina Zalburdik itxura ona eman zuen. Harmailetako jendea pozik zegoen.

Bigarren partidua Electricidad Perosanz Debasket-ek jokatu zuen Astigarragako Mundarroren aurka. Partidu osoa orekatuta joan zen baina azken laurdenean taldeak atzera pauso txiki bat eman zuen eta honen ondorioz Astigarragakoak markagailuan alde egin zuten. Zapore gazi gosoa oraingoan ere aurreko jardunaldian bezala 3 laurdenetan aurretik joan eta azken momentuan huts egitearren. Lehen garaipena gero eta gertuago dago.

Azkenik Urkunde Debasket taldeak Hondarribiren aurka jokatu du. Hondarribiko taldea jaun eta jabe izan da eta horrelakotan eskua eman eta txalo egitea besterik ez da geratzen. Talde oso ona du Hondarribik, kategoriz igotzeko faboritoak dira baina Debakoak ere ondo dabiltza. Ea hurrengo fasean partidu onak egiteko aukera duten.

AUPA DEBASKET!

Share:

Utzi erantzuna