Gabonetako atsedena eskertuko dugu

  • 2021-12-20
  • debasket.eus-admin
  • Berriak
  • 0
  • 69 Views

Gabonen aurreko azken jardunaldia jokatu da azken astebukaera honetan. Asteburu txarra emaitzei dagokienez, 3 taldeek galdu egin bait dute irudian ikus daitekeen bezala.

Hala ere berri hau denboraldi erdiko balantzea egiteko erabiliko dugu. Lehendabiziko taldeak, Electricidad Perosanz-ek, partidu denak galdu ditu, sailkapenean azkena doa eta gero eta zailago izango du maila mantentzea baina aukerak dauden bitartean lanean jarraitzeko asmoa dute. Denboraldi hasiera gogorra egin zitzaien, lesio asko izan dute baina azken partiduetan gero eta hobeto ari dira. Hemen sailkapena:

Bigarren taldeak, Zalburdi Debasketek, denboraldia ondo hasi zuen baina azken partiduetan atzera pauso bat eman dute. Nahiko goiz irabazi zituzten bi partiduak eta orduztik galdu eta galdu ari dira. Gogoratu behar da talde honetan adibidez 3 junior ari direla jokatzen eta taldearen batazbesteko adina  oso gaztea dela maila honetarako. Hala ere lan eginda garbi daukate sailkapenean behintzat orain duten postua mantenduko dutela. Hemen sialkkapena:

Azkenik Urkunde Debasket dugu. Urteko sorpresa politena izan da. Infantil mailako taldeak lehenadabizi liga txiki bat jokatu zuen beraiek eta beste 3 talderekin. Sailkapenean bigarren egin zutenez aurreko astebukaera honetan beste liga bat hasi dute, beste taldetako lehendabiziko 2ez osatutako liga izanik. Maila handitu egin da eta ea orain nola jarraitzen duten. Klubeko berri positiboena beraiek izan dira. Hemen sailkapenak, lehendabiziko ligakoak eta oraintxe hasi berri duten ligakoak.

 

Orokorrean denboraldi zaila izaten ari da, COVID-19aren eraginak orain jasaten ari bait gara baina klubetik bidali nahi den mezua lana lana eta lana da, horrekin garbi dugu emaitza onak etorriko direla, eta ez badira iristen ere jokalariek sentsazio onak izango dituztela. Besterik gabe, AUPA DEBASKET!

Share:

Utzi erantzuna