Hasi da denboraldia

  • 2021-10-21
  • debasket.eus-admin
  • Berriak
  • 0
  • 92 Views

Aurreko astebukaeran Debasket klubeko talde guztiak lehiatzen hasi ziren. Electricidad Perosanz Debasket taldea hasia zen baina Urkunde Debasket eta Zalburdi Debasket taldeek lehen jardunaldia izan zuten.

Historiarako geratuko den beste marka bat hautsi zuen klubak, lehendabizikoz infantil mailan lehiatzen hasi zen eta. Infantil taldeak, Urkunde Debasket-ek, 58-29 garaitu zuen CD Internacional Intxa taldea. Lehendabiziko partidua eta lehendabiziko garaipena. Zorionak!

Zalburdi Debasket taldeak ere bere lehendabiziko partidua jokatu zuen, jokatu eta irabazi hauek ere. Aurkaria Eibar Saskibaloia B izan zen eta partiduko emaitza 55-57. Azken segundurarte ez zen partidua erabaki baina taldeak lan bikaina burutu zuen. Gogoan izan behar da partidu berbera jokatu zutela aurredenboraldian eta orduan emaitza kaxkarra lortu zutela, beraz zorionak Unai Aristi eta bere mutilei.

Azkenik Electricidad Perosanz taldea dugu buru ezin altsata. Garaipenik ezin lortuta dabiltz baina gero eta itxura hobeagoa ematen ari dira. Lanean jarraitzea tokatzen da emaitza hobeak lortzeko. Animo mutilak lortuko dugu eta!

 

Emaitza guztiak eta sailkapena federazioaren orrian daude, www.gisaski.eus webgunean.

Urkuden Debasket-en maila -> Infantil gizonezkoak partaidetza 4

Zalburdi Debasket-en maila -> Senior Gizonezkoak 3.maila

Electricidad Perosanz-en maila -> Senior Gizonezkoak 1.maila

Share:

Utzi erantzuna