Saski-Eskolaren hasiera

  • 2021-09-22
  • debasket.eus-admin
  • Berriak
  • 0
  • 120 Views

Aurten ere saski-eskola martxan jarriko dugu. Saski-eskola, eskola kirola barnean sartzen den ekintza da, beraz bertako partaide izateko eskola kiroleko partaide izan behar da. Urtero bezala astearte arratsaldetan izango da, benjaminak 16:45 eta alebinak 17:45tan edukiko dute hitzordua. Saski eskolaren iraupena ordubetekoa izango da. Aurtengo ikasturterako Jon Ramirez eta Ibai Ponce izango dira entrenatzaileak, biak Electricidad Perosanz Debasket taldeko kideak.

Zalantzak baldin badituzu lasai egon, irailaren 28an probatzeko eguna jarri dugula eta horrela inskripzioa egin baino lehenago gustuko duzun edo ez jakiteko aukera izango duzu. Inskripzioak web bidez egingo dira aurtengo ikasturtean, horretarako Debasketen webgune berrian sartu beharko zarete (https://www.debasket.eus/inskripzioak/).

Zalantzarik edo bestelako kontsultarik baduzue Debasketeko mugikorrera (621 019 383) deitu dezakezue, edo errazagoa egiten bazaizue whatsapp bat bidali.

 

Share:

Utzi erantzuna