Urkunde Debasket indartsu

  • 2021-11-21
  • debasket.eus-admin
  • Berriak
  • 0
  • 68 Views

Beste astebukaera bat eta beste astebukaera bat klub-eko garaipen bakarra Urkunde Debasket taldeak lortu duela. Oraingo honetan Eibar herriko taldearen kontra izan da, Deban jokatutako partidua, 50-24ko emaitzarekin bukatu zen. Urkunde Debasket taldea gogor dabil, garaipen honekin Urkundekoak beraien ligaxkako 2.postua zihurtatu dute.

Electricidad Perosanz, nahi eta ezinean jarraitzen du, baina egiari zor gero eta partidu hobeak jokatzen hari da. Azken jardunaldi honetan Añorgako taldearen kontra jolastu zuten eta partiduak dituen 4 zatitatik 3 irabazi zituzten. Hori bai azken laurdenean potx egin eta Añorgatarrek 57-46ko markagailua lortu zuten. Lesioak jasan dituen jokalariak poliki poliki itzultzen ari dira eta taldea gorantz doa. Ea hurrengo astebukaeran datorren hainbeste merezitako garaipena!

Azkenik astebukaerako emaitzarik kaxkarrena. Zalburdi Debasket taldea krisi baten sarturik dago, egia da jende gazte ugari duela baina astebukaeran jokatutako partidua 86-37 bukatu zuten. Arrasateko taldearen kontra izan zen partidua. Unai Aristiren taldeak zerbait aldatu beharra dauka emaitza hobeak lortzeko. Hurrengo partidua Elgoibarko taldearen aurka izango da, bertan azken urteetan Debasket-en aritu den jendea dagoelarik. Partidu polita izango da!

Share:

Utzi erantzuna