Materiala Salgai

Debasket saskibaloi klubeko materiala salgai gure web orriko dendan

slide-image

Izan zaitez bazkide

Debasketeko bazkide izatea oso erraza da, bazkide eskuorria bete behar da bakarrik. Urteko kuota 10 eurokoa bakarrik da. Anima zaitez!

slide-image

Anima zaitez

2021-2022 denboraldian saskibaloian jokatzeko inskripzioak abian dira. Anima zaitez eta jolastu gurekin.

slide-image

Aurreko larunbatean Debasket-eko zuzendaritzak deialdia deituta zeukan klubaren inguruan azken urteotan eman diren atzerapausuak azaltzeko. Motzean esan da Debasket Saskibaloi Klubaren egoera kritikoa da. Zuzendaritzan 2 kide daude eta aurtengo denboraldian 3 talde bakarrik daude jolasten. Egoera beltza da eta horreri aurre egiteko egin zen deia. Argazkian ikusten den moduan klubaren etorkizunaren inguruan interesa zuten…

Read More
debasket.eus-admin 0 2021-12-01 38 Views

Emaitza kaxkarrak, baina emozio handia Debako kiroldegian. Larunbat arratsaldean bi partidu jokatu ziren Deban, senior kategoriako bi taldeenak hain zuzen. Lehendabiziko partidua Zalburdi Debasket taldeak jokatu zuen, Elgoibarko Modelos Modelberri taldearen aurka. Partidu polita izan zen, Elgoibarko taldean jokatzen ibili ziren jokalari batzuk Deban ibilitako jokalariak bai ziren. Kantxan Elgoibarko taldea nagusi izan zen, baina…

Read More
debasket.eus-admin 0 2021-11-28 61 Views

Beste astebukaera bat eta beste astebukaera bat klub-eko garaipen bakarra Urkunde Debasket taldeak lortu duela. Oraingo honetan Eibar herriko taldearen kontra izan da, Deban jokatutako partidua, 50-24ko emaitzarekin bukatu zen. Urkunde Debasket taldea gogor dabil, garaipen honekin Urkundekoak beraien ligaxkako 2.postua zihurtatu dute. Electricidad Perosanz, nahi eta ezinean jarraitzen du, baina egiari zor gero eta…

Read More
debasket.eus-admin 0 2021-11-21 59 Views

Beste astebukaera bat, beste jardunaldi bat, Debasket-en beste garaipen bat. Gaurkoan Urkunde Debasket izan da garaile. Debako taldeak 28-30ko markagailua lortu du Internacional taldearen aurka. Goizo esnatu behar izan dira jokalariak partidua goizeko 9:15etan izan da eta. Lehendabiziko zatian nahiz eta ondo jolastu, saskiratzerik ezin lortuta ibili dira. Saskiratze errezak behin eta berriz huts egiten….

Read More
debasket.eus-admin 0 2021-11-13 61 Views

Debasket Saskibaloi Kluba sortu zenean udaletxearekin harremanetan jarri ginen kantxaren erabilpenaren inguruan. Hainbat bilera eta ekintza egin ostean kiroldegiko kantxa erabiltzen hasi ginen. Jadanik 5 urte pasa dira kiroldegiko kantxa erabiltzen hasi ginela. Kantxak aldaketak jasan ditu denbora honetan, adibidez lehen denboraldia jokatzeko nahitaezkoa izan zen 6,25 metrotako marra margotzea. Oraindik kiroldegiko kantxak aldaketak jaso…

Read More
debasket.eus-admin 0 2021-11-09 65 Views

Atzo larunbata, Debasket saskibaloiko 3 taldeen partiduak jokatu ziren. Bi porrot eta garaipen bat izan ziren emaitzak. Electricidad Perosanz Debasket taldeak beste behin ere emaitza kaxkarra lortu zuen. Taldeak lesio asko ditu eta jokalari gutxirekin ari da lehiatzen. Atzo beste lesio bat izan zuten, azken partiduetan errendimendu ona izaten ari zen Sergi. Beroketa hasieran lesionatu…

Read More
debasket.eus-admin 0 2021-11-07 66 Views

Astebukaeran 3 taldeek eduki dituzte partidak. Electricidad Perosanz eta Zalburdi Debasketek galdu egin dute eta aldiz Urkunde Debasketek irabazi. Ostiral arratsaldean jokatu zuen Electricidad Perosanz Debasket taldeak bere partidua. Jendea gogotsu gerturatu zen kiroldegira baina partidua kaxkarra izan zen Debakoen intereserako. Hasieratik nagusi izan zen Atletico San Sebastian taldea eta partidu bukaerak 30-67ko emaitza erakusten…

Read More
debasket.eus-admin 0 2021-10-24 99 Views

Jardunaldi berri baten aurrean gara, Deban bi partidu jokatuko dira. Ostiralean iluntzean, 19:30tan Electricidad Perosanzek dauka erronka. Larunbatean 17:00-tan Zalburdi Debasketen etxeko lehen partidua izango da. Azkenik infantil mailakoek Eibarren jokatuko dute larunbatean goizeko 9:30tan. Animo 3 taldeei eta AUPA DEBASKET!

Read More
debasket.eus-admin 0 2021-10-21 101 Views

Aurreko astebukaeran Debasket klubeko talde guztiak lehiatzen hasi ziren. Electricidad Perosanz Debasket taldea hasia zen baina Urkunde Debasket eta Zalburdi Debasket taldeek lehen jardunaldia izan zuten. Historiarako geratuko den beste marka bat hautsi zuen klubak, lehendabizikoz infantil mailan lehiatzen hasi zen eta. Infantil taldeak, Urkunde Debasket-ek, 58-29 garaitu zuen CD Internacional Intxa taldea. Lehendabiziko partidua…

Read More
debasket.eus-admin 0 2021-10-21 88 Views

Atzo, larunbata, saskibaloia kiroldegira itzuli zen. Arratsaldeko 6etan Electricidad Perosanz Debasket eta STL Azkune taldeen arteko partidua jokatu zen. Debakoek, aurreko partiduak kontuan hartuta, itxura ona eman zuten baina ezin izan zuten garaipena lortu. Partida 58-80 emaitzarekin bukatu bazen ere 3.laurdeneko momentu baten berdinduta egon ziren. Arlo fisikoak huts egin zuenean bukatu zen partida. Electricidad…

Read More
debasket.eus-admin 0 2021-10-03 114 Views